XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ijitoak astoa ostu dute menditik, eta eraman Tolosa'ko perira saltzeko asmotan. Eta basarritarra ere an.

Ezagutu du bere astoa an dagoala perian.

Arrimatu zaio ijitoari, ta basarritarrak: - Auxen asto polita! Mantsoa al da? - Bai. Oso mantsoa.

- Eta badaki karga ibiltzen? - Bai, gizona.

- Eta gizona gaiñean ibiltzen ere bai? - Bai.

Orduan basarritarrak: - Utziko nazu or buelta bat ematen? - Bai, gizona. Eman buelta bat.

Basarritarrak: - Bereala etorriko naiz, probatu ta bueltan.

Eta basarritarra etxera bere astoarekin. Ederki egiña.

Ijitoak bi anai omen ziran, ta bat tabernara joana garai artan, zerbait artzera.

Eta etorri zanean, astoa palta ta ala dio anaiari: (...).